Los artículos que aparecen están relacionados con fotógrafos, publicaciones e historia de la fotografía.

jueves, 3 de noviembre de 2011

Colodioneko artilariak


                            

Ezagutzen diren gerrako lehen argazkiak  1846-47 ko  Mexiko eta Estatu Batuen arteko gerrako dagerrotipoak dira. Argazki erreportai gisa egiten den lana Crimeako gerran egiten da 1854/1856 artean. 1854 Szathmariko Carol Popp errumaniarrak Crimean borrokatzen ziren sodadu errusiar eta turkoak fotografiatu zituen Urtebete beranduago Roger Fenton argazkilaria Crimeara iristen da plakazko kamara, laguntzaile bat eta ardo-saltzaile bati erositako gurdi batekin. Gurdian ohe bat, labe bat, bost kamara, 600 beira plaka,  karpa bat, lanerako gai ezberdinez betetako 36 kaxa daramatza; irudiak ateratzeko Fenton ek izan zituen zailtasun guztien gainetik, egiten zuen beroa zela nahiz borroka zelaian argazkirik ateratzeko ezintasuna izan, militarren eta kanpamentuetan argazki asko atera zituen, halere badu borroka zelaian eginiko bat. Gerrak irauten duen bitartean hiru argazkilari hil ziren, gerrate batean hiltzen ziren lehenak.
 1861 eta 1865 bitartean amerikar sezesioko gerratea izan zen eta bertan argazki ugari atera izan ziren, asko bertako argazkilariek eginak. Baina Washington-enerretratu galeria bat zuen Mathew Brady argazkilaria izan zen, Abraham Lincoln-en moduko politikoak fotografiatu zituena, 19 argazkilariko talde batekin fronte guztietan ibili zen eta 7.500 baino argazki gehiago egin zituen. Ezagunenatariko bat  “ heriotzaren  uzta” deitua  da zalantzarik gabe Gettysburgbko borroka ondoren egindakoa eta zelaia hilotzez josia.
                            
Gerrate amerikarra bukatu ondoren 1866an Courret anaiek espainiar flotak El Callao Portu peruarraren bonbardaketa jaso zuten iruditan. Garai beretsuan, 1866tik aurrera, aipagarriak dira Esteban garcia argazkilari uruguaiarrak Aliantza Hirukoitzaren edota Paraguayko gerrateetan ateratako irudiak, Bate and Cía etxekoak, gaur egun Montevideoko Liburutegi Nazionalean gordetzen direnak.Mexikon 1867an Francois Aubert-ek  Benito Juarez-entropek Querétaron harrapatu ondoren Maximiliano enperadorearen usilamendua hartzen du argazkitan.


1871ean Parisko Komunaren altxamendua gertatzen da. Bertako argazkien bidez Frantziako historian gertakari garrantzitsuenetariko bat ikus dezakegu, bere  garaian  tratamendu zabala izan zuen  Parisko eta inguruetako argazkilari askok jaso bait zituzten Komunaren altxamendua 1871ean. Parisen altxamenduak iraun zuen 62 egunetan egindako erreportaiak, protagonista nagusienen erretratuak, Parisko kale nagusienetan egindako barrikadak, sutan azaltzen ziren eraikuntzen ikuspegi ikusgarriak, horien artean Parisko udaletxearena, eta izaera politikoa     zuten  lehenego fotomuntaiak dira besteak beste altxamenduaz gaur gordetzen diren 900argazkietariko batzu. 

Garai honetako argazkilariei “Kolodion artilariak” deitu izan zitzaien, orduan puri-purian zegoen teknika bera erabiltzen zutelako guztiek. erabiltzen zituzten negatiboak kolodionetan emultsionatutako kristal plakak  eta argazkien errebelatzea kontaktu bidez egiten zenalbumina papera gainean. Argazkiak zehaztasun handikoak ziren baina kristalezko plakak argazkiaren lekuan bertan prestatu eta errebelatu behar ziren, normalki camping denda batean edota horretarako egokitutako gurdi batean
                                
Nabarmendu behar da Disderi, Nadar edota Neurdein bezalako erretratari handien parte hartzea,  II karlistada amaitu zenean Euskal kostaldea fotografiatu zutenak. Auguste Muriel  izan zen  Gerrateko une asko argazkitan jaso zuen argazkilarietariko bat eta “ Chemin de fer du nord de l´espagne “ izeneko irudi album bat osatu zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario