Los artículos que aparecen están relacionados con fotógrafos, publicaciones e historia de la fotografía.

sábado, 10 de septiembre de 2011

José Martinez Sanchez. Argazkilaria



             José Martinez Sanchez (1808-1874) Valentzian bizi zen XIX. mende erdialdean, eta argazki-estudio bat zuen Valentziako Hierros kalean.
             Madrilera joan zen eta zenbait lan egin zituen Antonio Cosmes argazkilariarekin. Obra publikoen eta eraikuntzen argazkiak egin zituen, eta Espainiako errege-familiari jarraitu zion bere bidaietan. Madrilen bizi zen Jean Laurent argazkilari frantziarrarekin elkartu, eta berarekin batera XIX. mendeko portu- eta kosta-ingeniaritzako obra harrigarrienen irudiak atera zituen. Horietako batzuk Parisko Erakusketa Unibertsalean egon ziren ikusgai 1867. urtean. Laurentekin batera, Martinez Sanchezen paper leptografikoa patentatu zuen.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario