Los artículos que aparecen están relacionados con fotógrafos, publicaciones e historia de la fotografía.

miércoles, 27 de enero de 2010

Farnham Maxwell-Lyte



Maxwell Lyte, ingelesa jaiotzaz, Pauetik oso gertu dagoen Baigneres de Bigorre herrira joan zen bizitzera 1850eko hamarraldian. John Stewart ingelesarekin eta Pierre Langlumé, Louis Désiré Blanquart-Evrad eta Jean Jacques Heilmann frantziarrekin batera, Paueko Eskola izeneko taldeko kide izan zen; margolari, marrazkilari eta grabatzaile erromantikoen tradizioari jarraiki, Pirinio mendietako argazkiak egiten zituzten.

Frantziako Argazkilaritza Elkarteko sortzaile ere izan zen, eta bere irudiak Londresen, Edinburgon, Parisen eta Bruselan erakutsi zituen, beste hiri europar askoren artean. Bere obra oso polemikoa izan zen, zenbait kasutan negatibo ugari erabiltzen baitzituen azkeneko argazkia ateratzeko, batez ere Pirinioei ateratako irudietan; izan ere, beste negatibo bat erabiltzen zuen, zeruko lainoak inpresionatzeko, eta horrela sakontasun handiagoko sentsazioa ematen zion argazkiari. Gaio hori 1855. urtean Parisen egin zen Erakusketa Unibertsaleko katalogoan jasotzen zen.

“ Momniteur de la photographie”, “La Lumiere” eta “Revue Photographique “ bezalako aldizkari frantziarrek aipatu kritikak zabaldu zituzten 1861 eta 1862 urteen artean, eta argazkien emaitza, zenbait kasutan, deitoragarria zela esatera ere iritsi ziren.

National Gallery of Canada edo Parisko Bibliothèque Nationale bezalako museoek erakusketak egin dituzte azken urte hauetan argazkilari honen lanekin. Era berean, “Etudes Photographiques” aldizkariak, 1996ko azaroko lehenengo zenbakian, erreportaje berezi bat eskaintzen zien Paueko Eskola taldeko kideei.

Maxvell Lytek bi argazki ditu Euskal Herrian eginak; bata Pasaian eta bestea Donibane Lohitzunen, 1858. urte inguruan eginak. Bigarrena Parisko Museo de Orsay delakoan gordetzen da.

Duela gutxi, Christie´s enkante-etxeak argazkilari honen irudi bat atera du enkantera, 6.000 eurotan. Eta gaur egun, enkante-etxe amerikarretan 1.500 eurotik 5.000 eurora bitartean ikusi ditzakegu bere argazkiak.


No hay comentarios:

Publicar un comentario