Los artículos que aparecen están relacionados con fotógrafos, publicaciones e historia de la fotografía.

sábado, 9 de enero de 2010

Ernst Ziégler, argazki-editorea


XIX. mendearen bigarren erdialdean argazkigintzak garrantzi handia hartu zuen, eta hainbat estudio ireki ziren hiri handienetan. Garai hartan jaio zen, baita ere, argazkien bildumazaletasuna. XIX. mendearen bigarren erdialdean agertu ziren lehendabiziko argazki-editoreak, hala nola Laurent edo Neurdein anaiak.

Ernst Ziégler da 1880ko hamarraldian Parisen Euskal Herriko irudiak argitaratu zituzten editoreetako bat. Europan barrena ibili ondoren, 1870. urtetik aurrera, Ernst Ziégler (Stettin 1847 ~ Vienne 1902) kazetari alemaniarra Parisen finkatu zen bizitzen, Kaputxinoen Bulebarrean, argazkien eta grabatuen editore gisa. 1882. urtean Vienara joan zen bizitzera, eta bertan bere luma izan zuen irabazpide: kazetari, itzultzaile, nobelista eta dramagile gisa jardun zuen. 1885. urtetik aurrera Emile Zola bilakatu zen atzerrirako bere agente literario.

Argazki-editore gisa egin zituen lanetatik, Ziégler-ek Euskal Herriaren zenbait irudi utzi dizkigu, batez ere Donostiakoak, Biarritzekoak eta Donibane Lohitzunekoak. Egun oraindik ere ikus ditzakegu irudi goriek Madrilgo eta Parisko zenbait enkantetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario