Los artículos que aparecen están relacionados con fotógrafos, publicaciones e historia de la fotografía.

jueves, 31 de diciembre de 2009

Oiartzungo oroimen grafikoa


  Oiartzungo lehen argazki erreferentzia Urtxale etxean, gaur egun   Donibane kalea 7, jaiotako Manuel Lekuona pilotariaren irudiari zor   zaio, 1865. urte inguruan, Ferdinand Berillon argazkilari paristarrak   Baionan zuen estudioan egindako argazkiari. XIX. mendeko beste   erreferentzia batzuk II. Karlistadako argazki batzuk izango dira;   Nafarroako Bera herrian Santa Krutz apaizaren jarraitzaileei ateratako   argazki batean Ergoien auzoko Sarobe baserriko Iriarte azaltzen bait da.
  Oiartzungo argazkilaririk emankorrenetariko bat Toribio Noain izango   da, 1878. urtean jaioa berau. Honen argazki gehienak Rafael Picabea   oiartzuarrak Donostian editatzen zuen “Novedades” aldizkari grafikoan   argitaratu ziren 1909 eta 1929 urte bitartean. Bere argazkien artean   aipagarrienak, astekari horretan bertan argitara emango diren   Arditurriko burdin meazulotakoak dira. Batzutan Urkabe goitizena   erabiltzen zuen, Toribio Noain aurreko mendeko 40. Hamarkadan editore   ere izan zen, eta baita Gipuzkoako Argazkigintza Elkarteko   bultzatzaileetariko bat ere.
  Ricardo Martin argazkilari donostiarrak 20. hamarkadan Oiartzunen   ospatzen ziren ekitaldi erlijiosoetan ateratako irudiek ere aipamen   berezi bat merezi dute. Hain atsegingarriak ez diren beste batzuk   Pascual Marin tuterarrak 1936. urtean Ergoien aldetik sartu ziren   ejerzito frankistari eginak izango dira.
  Gerra ostean, Dionisio Martiarena argazkizaleak bilduko ditu   Oiartzungo ekitaldi sozialak, batez ere erlijio izaera zutenak. Urte   batzuk geroago, Rafael Labandibar argazkizale eta argazkilari   dokumentalistaren eskutik jasoko da argazkietan gizarte mailako bizitza.
  Oiartzungo jaiei buruzko liburu hau berria da oso. Bi argazkilari   handik sinatzen dute halere; batetik, Oskar Zapirain, bere inguruko   bizitza soziala ongi jasoko du eta askotan bere irudiak antropologia   balio handiko dokumentu izango dira, eta bestetik, Ander Gillenea,   fotokazetaria, bere argazkiak argitalpen garratzitsuetan argitara eman   izan ditu.



No hay comentarios:

Publicar un comentario